XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taldekako Akordioak Aspaldidanik, industri sail bakoitzari interesgarri zaizkion konbenioek sortu dituzten konponketen arabera eratzen da enplegu merkatua.

Liskar sozialak eta konponbideak Sueziak, liskarrak ahal den neurrian aldendu nahian, sistima oso taxutu bat eratu du; baina sarri, sistima horren kapital-lanen arteko kontradizioa konpondu ezina azaltzen da, eta orduan bortxaz ekiten zaio represio fisikoari, pondu hontan, oraingoz, beste zenbait herriren mailara heldu ez bada ere.

Dena dela, 1935az geroztik ez du erresumak sei une larri besterik ezagutu; azkenekoa, iparraldean Kirmako mehatzarien (finlandiarrak gehienak) huelga aldi gogorra.

Legeak erraztasunik ematen du konponketetarako; lehen negoziazioek akordiorik lortzen ez badute, langileek ez dadukate huelgara jotzerik aste bete aurrez jakinarazi gabe.

Aste hontan zehar elkarrizketak egiten dira, Gobernuak hautatutako talde bat bitarteko dela.

Bada tribunal berezi bat, Lanaren Tribunala, Taldekako Akordioei buruzko gorabeherak azken finean erabakitzen dituena.

Zazpi bazkide ditu hauzi mahain honek: ugazaben ordezkariak bi, langileenak beste bi, eta Gobernuarenak hiru.

Baina langileen ordezkariak minoria izan dira beti, liskar larrietan batez ere.

Behin une hau igaroz gero, lege-kontrako bilakatzen dira huelgak eta hauekin bat datozen guziak.

II. SUEZIA ETA BERONEN KOPERATIBISMOA